XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Zergatik egon behar duzue neskok beti hain ongi zainduta? esan zuen protesta eginez Danik.

- Oso ongi pasako genuke elkarrekin.

- Horixe bera galdetzea daukazu nire aitari!

- Ez dakit zeren beldur den...

- Nik badakit! bota zuen Pauk lotsagabe.

Nahiz eta hasieran mutil hark lotsarik ez zuela iruditu, gauzak esateko zuen era erakargarria gertatzen zitzaidan, bere ozartasuna eta hitz egitean zuen ziurtasuna.

Agudo menperatu ninduen bere ziurtasunaren xarmak.

Arratsalde osoan sentitu nituen bere begi artegak nigan eta bukaeran mundu guztia salan eta terrazan era ohargarrian gorputza bihurrituz dantza eroan zebilenean niregana hurbildu eta belarrira hauxe esan zidan:

- Pixka bat aspertuta nago musikarekin...

- Joango al gara jardinean paseo ttiki bat ematera?

Intentzioak igerri nizkion eta bihotza pil-pilean jarri zitzaidan.

Gustukoa nuen, txunditu egiten ninduen.

Ezin nuen kontra egin.

Disimuluz desagertu ginen.

Lehenengo solairuan nagusien irribarreak entzuten ziren, haiek aspaldi joan baitziren gure musika etengabea entzuten ez zen leku batera.

Ez gintuzten ikusi irten ginenean.

Nik banekien amari ez zitzaiola gustatuko (...)